Ainarak

Biteri kultur etxea. Nafar kalea 18 - Voir la carte
Plusieurs dates -
Organisé par Hernaniko Udala

Sélectionnez vos billets

Vente en ligne fermée.

Pour plus d'informations, posez vos questions à l'organisateur de l'événement.

Les informations de l'organisateur sont dans la section "Organisé par".

Description de l'événement

Pirinioak oinez zeharkatzen zituzten Zaraitzu, Erronkari, Ansó eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera (Zuberoa) iritsi eta espartingintzan aritzeko. Merezi duten lekua eman nahi izan zaie iraganera egingo dugun bidaia honetan. Espartin-fabriketan lan egiteko bidaiatu zuten 1870tik 1940ra. Emakumeak, askotan 12 urtetik beherakoak, familia eta herria utzi eta lanera joaten ziren, egunean hamasei orduz arituta, diru pixka bat irabazteko.

Urriaren 7an abiatzen ziren, Arrosario egunean, eta udaberriko elurrak urtu arte ez ziren itzultzen. Urtaroei lotutako migrazioa delako eta beltzez jantzita joategatik esaten zitzaien 'Ainarak'.

Anne Etchegoyenen eskutik, ainara gazte horien historia ezagutuko dugu. XIX. mende amaierako eta XX.aren lehen hereneko bi Europa oso desberdin lotzen zituen oinezko bide horrek, arrazoi ekonomikoengatik egindako genero-migrazio masiboa eta urtaroei lotuta egindakoa.

Zuzendaria: Ritxi Lizartza

Politique d'accès

Dans ce cas, le promoteur n'a pas spécifié la politique d'accès pour les mineurs, si vous avez des questions, nous vous encourageons à contacter directement celui-ci.

Vidéo

Commentaires

5
Ainarak: gomendagarria guztiz
Oso interesgarria eta hunkigarria. Oso ondo adierazita eta jasoa.
Mertxe Présent le 25.01.2023
Ainarak
Ederra eta gogorra Aldi berean emakumeen migrazioaren inguruan
Aitziber Présent le 25.01.2023
Iritzia
Dokumentala asko gustatu zait. Aretoa erabat egokia, eta antolakuntza primerakoa.
Iñigo Saralegi Présent le 25.01.2023
Kriston ikerketa lana!!
oso interesgarria, asko landutako dokumentala, Bikain!!
Kistiñe Présent le 25.01.2023
Ainarak nere begietatik
Oso oso interesgarria!!! Enuen Ainarek egiten zuten bidearen eta lanaren berririk, berriz artzain, baina nola ez abeltzaintzan aritzen ziren gizonen historia. Izugarrizko bidea egiten zuten Ainarek, indar asko zuten, baina nola ez emakume izateak... Horrelako dokumentalak ezinbestekoak iruitzen zaizkit, transmisioa ezinbestekoa baitugu, gure historia ezagutu dezagun. Gizonezkoen historia pila dauzkagu, baina emakume asko geratzen dira oraindik ere itzalpetik atera gabe!!!! Dokumental ederra Anne!!! Eskerrikasko!
Naiaba Présent le 25.01.2023
Nous et nos partenaires utilisons des cookies propres et de tiers dans le but de t'offrir le service de manière correcte, de mesurer les visites sur notre site web et, dans certains cas, de te montrer de la publicité et te permettre de partager des contenus sur les réseaux sociaux. Tu peux obtenir plus d'informations sur les cookies en consultant notre Politique des Cookies.