Select your tickets
Online sales are closed.
For more information please contact the organizer.
The organizer's data is in the "Brought to you by" section.
Event details
Pirinioak oinez zeharkatzen zituzten Zaraitzu, Erronkari, Ansó eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera (Zuberoa) iritsi eta espartingintzan aritzeko. Merezi duten lekua eman nahi izan zaie iraganera egingo dugun bidaia honetan. Espartin-fabriketan lan egiteko bidaiatu zuten 1870tik 1940ra. Emakumeak, askotan 12 urtetik beherakoak, familia eta herria utzi eta lanera joaten ziren, egunean hamasei orduz arituta, diru pixka bat irabazteko.
Urriaren 7an abiatzen ziren, Arrosario egunean, eta udaberriko elurrak urtu arte ez ziren itzultzen. Urtaroei lotutako migrazioa delako eta beltzez jantzita joategatik esaten zitzaien 'Ainarak'.
Anne Etchegoyenen eskutik, ainara gazte horien historia ezagutuko dugu. XIX. mende amaierako eta XX.aren lehen hereneko bi Europa oso desberdin lotzen zituen oinezko bide horrek, arrazoi ekonomikoengatik egindako genero-migrazio masiboa eta urtaroei lotuta egindakoa.
Zuzendaria: Ritxi Lizartza
Access policy
Comments
5