Erik eta Win
Event s descarga

Erik eta Win

Organizado por: Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba

Soreasu Antzokia. Soreasu auzoa Ver mapa Soreasu Antzokia. Soreasu auzoa

Venta online cerrada.

Para máis información pregunta ao organizador do evento.

Os datos do organizador están no apartado "Organizado por".

Detalle del evento

.Aurrekariei begiratuz gero,” Ez gara Palestinaz ari” emanaldiak erakutsi zien bidea Buhameak taldeko kideei. Dagoeneko sei urte igaro dira Andoaingo Bastero kultur gunean estreinatu zutenetik. Esperientzia aberasgarritzat baloratu zuten partaide guztiek. Publikoaren harrera ezin hobea izan zen eta aurretik eraikitako espektatiba guztiak berehala gainditu zituzten, hala ere, esperientzia berezia eta zenbait unetan zaila ere izan zen, protagonistek bere baitako errealitatea biluzten baitzuten.

Jarraian aurkezten den proposamena (ERIK ETA WIN ikuskizuna), ez da lehengoaren jarraipen bat, nahiz eta aurrekoarekin koherentea ere baden. kasu honetan ere, protagonisten baitako egiak eta esperientziak kontatzen dituzte. Ander Lizarralde Jimeno eta Unai Muñoa Amundarain bertsolariek, haien arteko harremanaren eboluzioa ardatz hartuta, harreman intimoen barrukietan begiratzen dute. Nola erakarri ziren, nola nabigatu duten botere harremanetan, nola elkar lagundu duten, nola konpetitu duten, zein nolako harremanak izan dituzten emakumeekin eta nondik nora hurbildu zatzaizkien, nola ezkutatu eta agertu dituzten zenbait desio eta behar emozional… Hain agerian ez dauden gakoak aztertzen dituzte, izan jendartearen aurrean erakusten dutena, edo izan izatearen txokorik sakonenean ezkutatzen dutena, onartuak ez izatearen beldur edo maitatuak direla senti dezaten. Gaur egun gizon izateak mantentzen dituen estereotipoen gainean hausnartzen dute, eta orokorrean sumatu litekeen nora-eza ere bistaratzen dute. Gizon eredu berriak sortzea premiazko eginkizuna dugula islatzen dute, eta horretarako erantzun zuzenik ematen ez bada ere, etorkizunera begiratzen duten urratsak xuxurlatzen direla, esan liteke.

Horretarako, lau kidek osatzen dute Asier Sota antzezle eta zuzendariak gidatutako obra. Ander Lizarralde eta Unai Muñoa gidoiaren egileak dira eta emanaldiko ahotsa, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek lagunduta, lehenak piano eta eskusoinuarekin eta bigarrenak gitarrarekin. Aipatzekoa da doinu berriak plazaratuko dituztela, bai eta zenbait kantu proposamen ezberdin ere. Hainbat diziplina artistiko ezberdin lantzen dira ikuskizun honetan. Hala nola, bertsoa, antzerkia, poesia, musika… Erabiltzen duten tresna garrantzitsuenetako bat umorea da, horretan oinarritzen baita, batik bat, antzerkiari dagokion tartea. Bestalde, hainbat eszena sakon ere topatu ditzakegu, poesia eta bertsoen bitartez proposatzen direnak. Emanaldi honetan, helarazi nahi den mezu ideologikoa ere garrantzitsua da, protagonisten biluztea ez baitdagokio exhibizionismo beharrari, norbere esperientzia bestearen ispilu bilakatzeari baizik. Hau da, Ander eta Unaik erakusten duten intimitatearen atzean, bidean ikasitako gakoen aitortza aurkitu genezake, eta harreman intimoetan ditugun zenbait blokeo eta zailtasun ere bai. Modu horretan, hain unibertsala den gai bat aztertzen dute, harreman intimoak, esperientzia baten bizipenak azalduz, beti ere, ikus-entzuleek euren barruetara eta euren harremanetara begiratu dezaten. “Erik eta Win” ikuskizunak kontatzen duena adibide bat baino ez da, esperientzia kontziente baten adibidea, norberak bere esperientzietan kokatu dezan, eta hariari tiraka hausnarketa bat egiteko balio diezaion.  

Política de acceso

Neste caso o promotor non especificou a política de acceso a menores, se tes calquera dúbida animámoste a que contactes directamente con el.

Opinións (3) 3 Opinións

Joxin
20/04/2021
Asistiu o 16/04/2021 OPINIÓN VERIFICADA
Egokia
Ezberdina, guztiz, eta erakargarria. Ez da festibal handietan eskaintzeko produktua, baina etxe giroan gozatzeko oso aproposa. Oso gustura izan nintzen.
Ni Neu
17/04/2021
Asistiu o 16/04/2021 OPINIÓN VERIFICADA
Emanaldi bikaina
Ikarqgarri gustatu zitzaidan "Erik eta Win" emanaldia. Zorionak!!
Azpeiti2021
17/04/2021
Asistiu o 16/04/2021 OPINIÓN VERIFICADA
.
.
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.